Baldintzak

1.- Baldintzen araubidea

DONOSTIA SUSTAPENAk Interneteko erabiltzaileen esku jartzen du https://www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidea (aurrerantzean, plataforma), saltokietan Gabonetako erosketak sustatzeko. Ekimen hau Donostia Sustapenak sektorea digitalizatzearen alde egindako apustuaren parte da. Plataformak informazioa ematen du Sustapenaren kanpoko hornitzaileen (aurrerantzean, SAILTZAILEa) produktuen inguruan, eta aukera ematen du horiek pertsona fisikoek edo legez ordezkatutako pertsona juridikoek erosteko, SALTZAILEek beraiek definitutako prezioetan. “Produktu”tzat jotzen da SALTZAILEek plataforman salgai jarritako edozein ondasun edo zerbitzu. “SALTZAILE” terminoa dagokie DONOSTIAKO SUSTAPENAk aurrez onartutako pertsona fisiko edo juridikoei, beren produktuak Plataforman salgai dituztenei. 

DONOSTIA SUSTAPENAk eskubidea du informazio hau nahieran aldatzeko, aplikagarria den legediari egokitzeko, aurrez jakinarazpenik egin behar izanik gabe. Baldintza orokor hauetan (aurrerantzean, baldintzak) ezartzen dira plataformaren bitartez produktuak kontatatzeko baldintza aplikagarriak. Webgunearen bitartez edozein produktu kontratatzeko une bakoitzean indarrean dauden baldintza orokorrei jarraituko zaie.

Estas Condiciones Generales se completan y complementan con el Aviso Legal, Condiciones de Cookies, Protección de datos y Política de Privacidad del Sitio Web en general.

Baldintza orokor hauek oro har webguneko legezko oharrarekin, cookie-en baldintzekin, datuen babesarekin eta pribatutasun politikarekin osatuko dira. Baldintza orokor hauetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, produktuak soilik bezeroari edo plataforma bertan izena emandako SALTZAILE bati produktuak erosteko darabilen pertsona fisiko edo juridikoari bideratuta egongo dira.

Plataforman nabigatzeak, hura edo bertako edozein zerbitzu erabiltzeak eta edozein produktu edo zerbitzu erosteak edo kontratatzeak berekin dakar erabiltzaile bezero gisa oso-osorik, salbuespenik gabe, onartzea plataforman eskainitako zerbitzuak eraentzen dituzten baldintza orokor hauek guztiak.

2.- Plataformaren funtzionamendua

Plataformak aukera ematen dio bezeroari DONOSTIA SUSTAPENA ez beste hirugarren batzuek salgai jarritako produktuak kontsultatzeko eta erosteko (Plataforman izena emandako saltzaileak). Plataformaren bitartez egindako eragiketan zuzenean bezeroaren eta saltzaileen artekoak dira, une bakoitzean indarrean dauden legezko manu eta gainerako betekizunei jarraituz. DONOSTIA SUSTAPENAk ez du eragile, banatzaile edo saltzaileen ordezkari posizioa hartzen, ezta saltzaileek plataformaren bitartez proposatutako produktuen birsaltzailearena ere. Plataformaren bitartez iragarritako eta saldutako produktuak saltzailearen ardurapekoak dira soilik, bereziki haien jabetzari, kalitateari, segurtasunari, jatorriari, bermeari eta aplikagarria den legedia betetzeari dagokienez.

3.- Produktuaren deskribapena

Zerbitzua bezeroei produktuak erosteko aukera ematen dieten tresna multzo batek osatzen dute. DONOSTIA SUSTAPENA inola ere ez da saltzaileek proposatutako produktuen birsaltzaile bat, zerbitzuaren bitartekaritza gorabehera. DONOSTIA SUSTAPENA ez da eskainitako produktuen erantzule, ezta haien bermearena ere. Saltzailea da produktuen inguruko informazioaren arduraduna, kontratua betetzearena eta indarrean dagoen legediarekin bate etortzearena. 

4.- Erosketa prozesua

Erosketa prozesua bezeroak plataforman egingo du, bere kabuz. Produktuak plataforman aurkeztuko dira, saltzaileak egindako haien ezaugarri nagusien eta prezioen berri ematen duen deskribapen baten bidez. Bezeroak erosi nahi dituen produktuak hautatuko ditu, aukeratutako produktuak berretsiko ditu eta saskian sartuko.

20 eurora heltzen bada edo gainditu egiten baditu, % 30eko deskontu zuzena edukiko du amaierako tiketean, gehienez ere 30 eurokoa.

Behin erosketa amaitutakoan, bezeroak erosketa ohar bat eskatu ahal izango du, produktu guztiak bilduko dituena, baina saltzaile bakoitzari plataformako apartatu berezi baten bitartez eskatu ahal izango dio eskuratutako produktuei dagokien faktura ere.

Behin erosketa amaitutakoan, eskaera emateko beharrezko informazioa eman beharko du bezeroak, eta zein ordu tartetan jaso nahi duen adierazi beharko du.

Banaketa astelehenetik ostiralera egingo da, abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra, 09:00etatik 21:00etara, 4 ordu tarte hauetan:

  • 1. 09:00etatik 11:00etara.
  • 2. 13:00etatik 15:00etara.
  • 3. 16:00etatik 18:00etara.
  • 4. 19:00etatik 21:00etara.

Ordu tarte bakoitzean egin daitekeen entrega kopurua mugatua da. . Behin tartea beteta dagoenean, ezingo da ordutegi berbera aukeratu, baina bai beste tarte bat. Banaketa enpresak, bi aldiz saiatu ondoren, entrega ezin badu egin erosleak adierazitako helbidean, hark zuzenean banaketa enpresaren lokaletan jaso beharko du (Mandasko dukearen pasealekua, 28, PK: 20012).

Donostiako eskaerak entregatzeko ibilgailu jasangarriak erabiliko dira, eta doakoa izango da erosketa 20 euro baino gehiagokoa bada (% 30 deskontua ere jasoko da). 20 euroko zenbatekoa gainditzen ez duten eskaerek 4,95 euroko tarifa izango dute bidalketarako (BEZa barne).

Bezeroak eskatu ahalko du eskaera Donostiatik kanpo entregatzeok. Banaketa gunea Espainiako penintsulako lurraldea izango da (ez da banatzen Balearretan, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan). Eskaerak Donostiako udal mugartetik kanpo entregatzeak 4,95 euroko bidalketa kostua izango du, BEZa barne, erosleak erosketa egitean ordaindu beharrekoa.

Plataformaren bidez, erosleak saltzailearen produktuak eskuratu ahalko ditu, baldintza hauetan: % 30eko deskontua eta doako bidalketa Donostiara, gutxienez 20 euroko eta gehienez 100 euroko eskaeretarako. 20 euro gainditzen ez dituzten eskaeretarako, edo Donostiako udal mugartetik kanpo bidali behar direnetarako, bidalketaren kostua 4,95 eurokoa izango da (BEZa barne). Garraio kostu horren kudeaketa ekonomikoaz Donostia Sustapena arduratuko da. Deskontuaren zenbatekoa, guztira, 15.000 eurokoa izango da, baina Donostia Sustapenak handitzea erabaki ahal izango du.

Produktuen prezioak beren saltzaileen erantzukizunpekoak dira, guztiz. Prezioa eurotan adieraziko da, zerga eta tasa aplikagarri guztiak barne, baina bereizita adierazi daitezke.

5.- Erantzukizunak

5.1. Bezeroaren ardura izango da erosketa bat egin aurretik edo zerbitzu bat kontratatu aurretik produktuaren edo zerbitzuaren inguruko informazio osoa irakurtzea. Saltzailearen ardura izango da plataforman bere produktuaren inguruan dagoen informazioa irakurtzea.

5.2. DONOSTIA SUSTAPENA, plataformaren titular gisa, saltzailearen eta bezeroaren arteko bitartekari huts gisa jarduten da, eta ez du bere gain erantzukizunik hartuko zuzenean saltzaileak bezeroari egindako salmentengatik, nahiz eta bezeroarekiko komunikazioetan DONOSTIA SUSTAPENA ageri den plataformako titular moduan. DONOSTIA SUSTAPENAk, beraz, plataformako titular gisa ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, produktua erostearen ondorioz sortutako zuzeneko edo zeharkako inolako kalterengatik.

Saltzaileak bere gain hartzen du produktuaren bermeak indarrean dagoen legedian ezarritakoari jarraitzeko obligazioa. Berme horrek edozein kasutan legeak eskatutako gutxieneko edukia izan beharko du, eta kontsumo ondasunak salmenten bermeen alorrean indarrean dagoen legediak emandako bermeei kalterik eragin gabe emango da.

Horrez gain, bezeroak hala eskatzen badu, saltzaileak igorri egin beharko du erosleak plataforma horretan eskuratutako produktuen faktura. Behin erosketa amaitutakoan, bezeroak erosketa ohar bat eskatu ahal izango du, produktu guztiak bilduko dituena, baina zuzenean saltzaile bakoitzari eskatu ahal izango dio eskuratutako produktuei dagokien faktura ere, eskaera zenbakia adierazita.

7.- Uko egiteko eskubidea

Kontsumitzaile edo bezero izaera duen bezeroak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean (KEDLO) aitortzen den moduan, kontratuari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du, saltzaileari arrazoirik adierazi gabe, eta saltzaileak izango du eskubidea legeak xedatutako moduan betetzeko erantzukizuna. Eskubide hori ezingo da sozietatearekin erabili, ez baita saltzailea eta, beraz, ez baitzaio KEDLOa aplikatzen. Erosleak eskubidea du produktuak itzultzeko, eta, legeari jarraituz, erosketa 14 egun naturaleko aldian bertan behera uzteko eskubidea erabili ahal izango du, produktua jaso duen unetik zenbatzen hasita, modu eztabaidaezinean adieraziz gero.

Indarrean dagoen legedian xedatutakoari jarraituz, bezeroek erosketa bertan behera uzteko eskubidea ez zaie aplikatuko honako eskari hauei: (i) elikagaien hornidurak, azkar kaltetu edo iraungi daitezkeenak; (ii) osasuna edo higienea babesteko itzultzeko modukoak ez diren zigilatutako ondasunen hornidurak, eman ondoren zigilua hautsitakoak. Itzuli beharreko produktua egoera ezin hobean egongo da, erabili gabe eta etiketa, bilgarri guztiekin eta, hala badagokio, bilgarrian jasotako dokumentazio eta jatorrizko elementu osagarri guztiekin. Erosleak produktua paketatu beharko du, garraiatzean kalterik jasan ez dezan, eta bere gain hartuko ditu garraioan sortu daitezkeen kalte posibleak.

www.donostiagabonetakoazoka.eusplataforman erositako produktuei u ko egiteko eskubidea erabiltzeko, , erosleak Donostia Sustapenari adierazi beharko dio zalantzarik gabeko erabakia, plataforman horretarako ezarritako apartatuaren bitartez.

Apartatu horretan, EROSLEak dokumentu bat deskargatuko (formularioa) du, honako informazio honekin bete beharko duena:

  • Eskaera zenbakia
  • Itzuli beharreko produktuak
  • Eskaera jasotzeko eguna:
  • Kontsumitzailearen izena
  • Kontsumitzailearen helbidea

Behin saltokiak itzulitako produktua jasotakoan, eta haren egoera egiaztatu ondoren, deskontua aplikatu ondorengo produktuaren zenbatekoa ordainduko da eroslearen kreditu txartelean, egun batzuen buruan.

8.- Jabetza intelektuala

Plataforman jasotako eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo industriarako edo merkataritzarako erabili izan ditzaketen bestelako zeinu guztiak DONOSTIA SUSTAPENAren edo horiek plataforman sartzea behar bezala baimendu duten horien hirugarren jabeen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mendean daude.

Plataforman jasotako eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, marrazki industrialak edo industriarako edo merkataritzarako erabili izan ditzaketen bestelako zeinu guztiak DONOSTIA SUSTAPENAren edo horiek plataforman sartzea behar bezala baimendu duten horien hirugarren jabeen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mendean daude.

Inola ere ezingo da ulertu eduki horien inguruko inolako lizentziarik ematen dela edo eskubide horiei osorik edo hein batean uko egiten zaiela, transmititu edo laga egiten direla, inolako eskubiderik edo eskubide itxaropenik ematen dela ezta, bereziki, horiek aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzeko eskubiderik ematen dela, DONOSTIA SUSTAPENAk edo dagozkion titularrek berariaz baimena ematen ez badute.

Ezingo da plataformarako estekarik jarri beste webgune batzuetatik, DONOSTIA SUSTAPENAk aurretik berariaz baimena ematen ez badu. Zerbitzu honen bitartez merkaturatutako produkturen bat jabetza intelektual edo industrialaren mendean badago, saltzailea izango da eskubide horiek urratzearen erantzule bakarra, eta DONOSTIA SUSTAPENA salbuetsiko du ez betetze horregatik sortutako edozein erreklamaziotik

9.- Lege aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Baldintza orokor hauek eta plataforma erabiltzeari buruzko beste edozein kontuk Espainiako legedian xedatutakoari jarraituko diote. Alderdien artean sortutako edozein desadostasun berariaz geldituko da Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mendean, eta alderdiek berariaz egiten diote uko egokitu dakiekeen beste edozein berezko foruri. Bezeroa kontsumitzailea bada kontsumitzaileei eta erabiltzaileei aplikatu beharreko araudiaren arabera, edozein erreklamazio ebazteko epaitegi eskudunak izango dira araudi horretan ezarritakoak.

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña