NOLA EROSI DENDAN

Aukeratu nahi dituzun produktuak eta sartu organ. Erosketa 20 € edo gehiagokoa bada, eta 100 € arte, zuzenean % 30eko deskontua izango duzu azken tiketean. Deskontuaz gain, Donostiako udal-mugartearen barruan etxera eramango dizugu erosketa.

EREMUAK ETA BIDALKETA-GASTUAK

Donostiako eremua. (Banaketa ibilgailu jasangarrien bidez egingo da)

  • Eskaera 14 €-tik gorakoa bada, bidalketa DOAN izango da.
  • Aldiz, 14 €-tik beherako eskaerek 4,95 €-ko bidalketa-tarifa izango dute.

Gainerako eremuetan.

  • Banaketa-eremua penintsula osoa da. (Ez da banaketarik egingo Balear Uharteetan, Kanariar Uharteetan eta Ceuta eta Melillan)
  • Donostiako udal-eremutik kanpoko eskaerek bidalketa-tarifa hau izango dute: 4,95€.

 

BANAKETA-ORDUTEGIA

  • Astelehenetik larunbatera
  • Erosketa 72 orduan jasoko da gehienez.

 

ORDAINTZEKO MODUAK

www.donostiagabonetakoazoka.eus  dendan, kreditu-txartelekin soilik ordain daiteke.

UKO EGITEKO ESKUBIDEA

Kontsumitzaile gisa kontratatzen ari bazara, eskubidea duzu kontratu honi uko egiteko 14 egun balioduneko epean, justifikaziorik gabe, salbu eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen araudian ezarritako kasuetan (adibidez, ezin zaie uko egin, osasun edo higiene arrazoiak tarteko, zigilatutako produktuei, ezta nabarmenki pertsonalizatuei eta abarri ere). Uko egiteko epea 14 egun naturalekoa izango da zerorrek edo zuk izendatutako hirugarren batek, garraiolaria ez beste batek, ondasunak eskuratu zenituenetik edo, eskaria osatzen duten ondasunak banatuta entregatuz gero, zerorrek edo zuk izendatutako hirugarren batek, garraiolaria ez beste batek, ondasun horietako azkena eskuratu zuenetik.

Itzuli nahi den produktu bakoitza egoera ezin hobean egon beharko da, erabili gabe, eta etiketa, bilgarri eta –bilgarrian halakorik bada– dokumentazio eta jatorrizko osagarri guztiak eduki beharko ditu. Erosleak garraioan zehar ez hondatzeko moduan bildu beharko du produktua, eta garraioan kalterik egiten bazaio, bera izango da kalteon erantzulea.

www.donostiagabonetakoazoka.eus plataforman erositako produktuei u ko egiteko eskubidea erabiltzeko, erosleak Donostia Sustapenari gabonetako_azoka@donostia.eus helbide elektronikoan adierazi beharko dio zalantzarik gabeko erabakia, plataforman horretarako ezarritako apartatuaren bitartez. Apartatu horretan, EROSLEak dokumentu bat deskargatuko du, honako informazio honekin bete beharko duena:

  • Eskaera zenbakia
  • Itzuli beharreko produktuak
  • Eskaera jasotzeko eguna:
  • Kontsumitzailearen izena
  • Kontsumitzailearen helbidea

Itzulitako eskaria saltzaileak adierazitako helbidean entregatu beharko da, hala badagokio, igorritako fakturarekin batera, eta zure gain hartu beharko duzu produktua itzultzearen zuzeneko kostua. Produktuak egoera ezin hobean egon beharko dira, ireki edo erabili gabe, eta jatorrizko zigilu edo bilgarria, eskuliburuak, osagarriak edo promozioko opariak, hala badagokio.

Behin saltokiak itzulitako produktua jasotakoan, eta haren egoera egiaztatu ondoren, deskontua aplikatu ondorengo produktuaren zenbatekoa ordainduko da eroslearen kreditu txartelean, egun batzuen buruan.

Uko egitearen ondorioak Zuk uko eginez gero, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entregatzearen gastuak barne (eskaintzen dugun entrega arrunt merkeena ez beste entrega aukera bat hautatzeagatik sortutako gastu gehigarriak izan ezik), behar dena baino gehiago luzatu gabe eta, edozein kasutan, gehienez ere kontratuari uko egiteko zure erabakiaren berri ematen diguzunetik 14 egun naturalera.

Diru itzulketa hori zuk jatorrizko transakzioa egiteko erabilitako bitarteko beraren bidez egingo dugu. Aurrekoa gorabehera, ordainketa ondasunak jaso arte ez egiteko eskubidea izango dugu, edo zuk horiek itzuli izanaren froga bat aurkeztu arte, bi baldintzetako lehena bete arte. Ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzeko behar-beharrezko manipulazioa ez beste bat egin izanagatik balioa murrizketaren erantzule bakarrik izango zara.

Uko egiteko inprimakia

Consulta aquí los datos de contacto de los comercios

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña