ERAKUSKETARIEK PARTE HARTZEKO EBAZPENA 

(Deskargatu zerrenda)

ESKATZAILEEN KATEGORIAK

Hainbat gairi tokia ematen zaienez, Azokan Gabonetako produktuen postuak edo Gabonetan ohikoak izaten diren produktuen salmentarako postuak instalatuko dira aipatutako eremu hauetako bakoitzean:

  1. MULTZOA. Elikadura: Gabonetako produktuak, garaian garaikoak, gozokiak, gozogintzako eta opilgintzako produktuak, gastronomiakoak, kontserba hautatuak, fruitu lehorrak, etab.
  2. MULTZOA. Eskulangintza: eskuz egindako larruzko salgaiak, egurrezkoak, metalezkoa, paperezkoak, kartoizkoak, kristalezkoak, zeramikazkoak, eskulanak, grabatuak, margolanak, etab.
  3. MULTZOA. Gabonetako opariak: haurrentzako Gabonetako salgai ludikoak (jostailuak, eskulanak, etab.), apaingarriak, brokantea, bitxiak, moda (batez ere, Gabonetako salgaiak: txanoak, eskularruak, etab.), zeramika, urrezko salgaiak, pintura, Gabonetako musika tresnak, etab.
  4. MULTZOA. Gabonetako apaingarriak: jaiotza tradizionalarekin lotutako salgaiak, figurak eta osagarriak, argiak, girlandak, apaingarri orokorrak eta Gabonetakoak, Gabonetako loreak, etab.

 

EPEAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2021/07/14tik 2021/09/10era.
  • Ebazpenak argitaratzea: 2021/10/04.

 

PREZIOAK

Etxola alokatzeo prezioa:

A) Prezioa aldi osoan (2021/11/26tik 2022/01/06ra bitarte):

  • Etxola txikiak: 1.694 euro (BEZ barne).
  • Etxola handiak eta food-truckak: 2.480,50 euro (BEZ barne).

B) Prezioa hiru asterako. Bi aldi finkatu dira. Lehenengoa: 2021eko 11/26tik 12/16ra arte. Bigarrena: 2021/12/17tik 2022/01/06ra arte.

  • Etxola txikiak: 895,40 euro (BEZ barne).
  • Etxola handiak eta food-truckak: 1.294,70 euro (BEZ barne).

Erakusketariek eskuak garbitzekoa eskatzen badute, prezioa 242 euro handiagoa izango da (BEZ barne). Etxolak elkartzeko eskatzen badute, berriz, prezioa 150 euro handiagoa izango da (BEZ barne).

 

ESKAERAK

Azokan izena emateko eskaeraren barnean dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  1. Eskaera egiteko inprimakia (eskaeraren eranskina).
  2. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, haren NANa.
  3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, IFKren kopia eta, hala badagokio, sinatzailearen NANa.
  4. Oraindik eratu ez den enpresa bat bada, hura eratzeko berariazko borondatea adierazi beharko da (eskaeraren eranskina).

I. multzoko (elikadura) hautagaiek hau aurkeztu behar dute:

  1. Erantzukizun adierazpena sinatuta, arrisku higieniko-sanitarioak onartzekoa (deskargatu behar da)
  2. Produktu bakoitzaren osasun erregistroa. Erregistro horrek baliozkoa izan behar du ekoizleak bere jarduera egiten duen udalerritik kanpo produktua merkaturatzeko eta, edozein kasutan ere, produktua gure hirian merkaturatzeko. Ez dira onartuko tokian-tokian soilik baliozkoak diren erregistroak.

II. multzoko (eskulangintza) hautagaiek hau aurkeztu behar dute:

  1. Eskatzailea artisau edo artista dela ziurtatzen duten dokumentuak (dokumentu eta titulu eguneratuak), organismo ofizialek haren jarduerak ebaluatu edo ziurtatzeko aukera ematen dutenak.

Hori guztia ez ezik, food-trucketan dihardutenek hau ere aurkeztu behar dute:

  1. Funtzionamendurako osasun baimena. Hala badagokio, gastrofurgo gisa homologatuta daudela adierazten duen dokumentua.
  2. Erantzukizun adierazpena sinatuta, arrisku higieniko-sanitarioak onartzekoa.
  3. Ibilgailuaren argazkiak.

 

Informazio gehiagorako: fomentoss@donostia.eus/ 943 48 28 00

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña