Donostia, azken urteotan, ezinbesteko helmuga turistiko bihurtu da neguko hilabeteetan ere. Hiriko eraikinek eta inguru naturalak duten edertasunari Gabonetako giroa gehitzen badiogu, Gabonetako argiekin, feria atrakzioekin, Urumea ibai ondoko Gabonetako Azokarekin, etab., gure herritarrei eta bisitariei amets egiteko esparru paregabe bat eskaintzea lortzen dugu.

 

Gure hiriaren estilo eta printzipioekin bat etorrita, Donostia Sustapenak, hiriko Udaleko Garapen Ekonomikorako departamentua den heinean, Donostia neguko helmuga turistiko ere izan dadin lan egiten du, gure hiriko ehunari bultzada ekonomikoa emanda, batez ere ostalaritzaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreen mesedetan.

 

Gabonetan ere berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure hiriaren nortasuna mantenduz. Horretarako, ezinbestekoa da gure inguruko pertsonen parte hartzea. Zentzu horretan, Donostia Sustapenak lehiaketa hau antolatu du Donostiako 2021eko Gabonetako kanpainaren irudia gure hiria eta Gabonak maite dituzten pertsona guztiengandik jaio dadin

  

EPEA
Indarrean egongo da 2021eko urriaren 13etik aurrera eta hautagaitzak aurkeztu ahalko dira 2021eko azaroaren 5eko 22:00etara arte.

 

PARTE HARTZEKO

Deskargatu inprimakia eta bidali zure kartelarekin batera helbide honetara: fomentoss@donostia.eus

 

PARTE - HARTZAILEAK

Parte hartu ahalko dute pertsona juridiko zein fisikoek, 18 urtetik gorakoak badira.

 

KARTELAREN EZAUGARRIAK

JPG formatua, 72 p.p.p.-ko bereizmena eta 62x88 cm-ko proportzioa

Sartu kartelean ondoko inskripzioak:

  • - Donostiako Gabonetako Azoka 2021
  • - Azaroa 26 - Urtarrila 06
  • - Gabonetako Azokaren logotipoa
  • - Donostia Sustapenaren logotipoa
  • - Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren logotipoa.

SARIA
500€

Oinarriak

Lehiaketaren eskaera

Logoak

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña