Donostiako Gabonetako Azokak argizko eskultura handi bat izango du, Covid-19ren biktimak omentzeko

Birusak aukerarik ematen badu, berriro ere noria handia egongo da Alderdi Ederren, ibaiaren alboko azoka azaroaren 28an itzuliko da, eta Santa Clara irlatik argizko ikuskizun bat egitea aurreikusten dugu.

Udala duela hilabete batzuetatik ari da prestatzen Gabonetako Azoka. Donostia Sustapenak dena prest du jada, urte amaieran baikortasuna eta itxaropena gailendu daitezen, bai herritarrentzat, bai merkatarientzat. Lantzen ari garen programaren barnean hauek daude: noria eta argizko bola Alderdi Ederren, 38 etxetxo dituen Gabonetako Azoka Frantzia Pasealekuan, eta ohiko argiztapena ehunen bat kale eta gune publikotan, aurten bi berrikuntzarekin: Kontxako badian argi ikuskizun bat egiteko aukera aztertzen ari gara, eta Iñigo Aristegui artistak eginiko argizko sorta bat, argizko eskultura bat, jarriko da Okendo plazan, hildakoen eta pandemiari eusteko herritar guztiek eginiko ahaleginaren omenez.

Enrique Ramos Sustapeneko zinegotziak (PSE) adierazi duenez, “garai zail hauetan, Udaletik helburu bikoitza dugu: hiriko ekonomia suspertzea eta herritarrak animatzea, hainbat ekimenen bidez. Gabonetako azokarekin, Covid-19ren krisiak gehien kalteturiko sektoreetako baten, tokiko merkataritzaren, esku jarriko ditugu bere produktuak merkaturatzeko bide berriak, eta poza eta baikortasuna helarazten duen Gabonetako giroa lortuko dugu. Donostia sustatzea da helburua, bisitariak erakartzea eta tokiko ekonomia berpiztea. Hori guztia, kutsatzeak saihesteko beharrezkoak diren neurriekin. Programa, logikoa denez, osasun egoeraren baitan egongo da”.

Aristeguiren eskulturak falta direnak omentzen ditu, bai eta pandemiaren aurrean herritarrek eginiko ahalegina ere. Piezak 7 metroko altuera izango du, aluminiozkoa izango da eta zuriz margotuta egongo da. Irisgarria izango da, eta argia igorriko du. Barnean, zementuzko zenbait bloke jarriko dira, eserleku gisa. Irudiaren izenburua 'Besarkada-Los Abrazos' izango da, eta omenaldia egingo die pandemian hildakoei eta pandemia hori geratzeko herritarrek eginiko borroka arduratsuari. Helburua da egunean zehar eskulturak gogoeta gune bat sortzea bizi izan ditugun hilabeteen ondoren; gauez, berriz, berriro elkartzeari eskainiriko besarkada irudikatuko du une latz hauetan.

Gainerakoan, Gabonetako argiztapena 103 kale eta gune publikotara iritsiko dela aurreikusten da, iaz bezala. Argiztapena aurreratu egingo da azaroaren 28ra, hiri askotan bezala, izan ere, hil horretako azken astea ere Gabonetako kanpainan sartu nahi da.

Maria Cristina eta Santa Catalina zubietan argizko arkuak jarriko dira berriro ere, eta kuboen irudiak 'ur gainean egongo dira’, berriro ere, Urumean. Txikienek izei formako zaldiko-maldikoa izango dute, berriro ere, Santa Catalina plazan, eta noria txiki bat Urumea Plazan. Ramosek adierazi zuenez, hiriak apustu honekin duen helburua da berrikuntzak egitea aurrekontuaren aldetik zailtasunak dauden une hauetan, “gainerako hirietatik bereiztea, geureak diren argiztapen elementuekin, tokiko artisten bidez, eta beste hiri batzuetan Gabonetan dagoen homogeneotasunaren eragina saihestea”.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña