Ireki da dendariek eta ostalariek Donostiako 2020 Gabonetako Azokako

Donostiako Urumea pasealekuko Gabonetako Azokaren 2020/21 edizioaren iragarpenak harrera oso ona izan du merkatarien artean. Izen-emateko epea amaitu ondoren, 116 eskaera jaso dira Donostia Sustapena Sozietatean, jarriko diren 38 saltokien eta 4 food truck-en artean bat eskatzeko. Esleipendunen zerrenda urriaren 5ean jakinaraziko da.

Ekonomia Sustapenerako zinegotziak azaldu zuenez, “etxetxoak nori esleituko zaizkien zehazteko, zenbait alderdi balioetsiko dira, eta horiek salmentako produktuen araberakoak izango dira. Gogorarazi behar da eskaintzen diren 38 saltokietatik –eta lau food truck-etatik- % 40 elikaduraren arlokoak izango direla, % 35 opari gaietakoak eta gainerako % 25a Gabonetako dekorazioaren arlokoak”.

Elikaduraren arloan, irizpide hauek hartuko dira aintzat: ekoizpen propioa, ekologia edo intolerantzietara egokituta egotea. Beste bi arloetan, produktuaren kalitatea, berrikuntza eta originaltasuna baloratuko dira. Gainera, balorazio hobea izango dute aukerarik gehien eskaintzen duten merkatariek, generoa hobekien erakusten dutenek, Gabonetako gaiak eskaintzen dituztenek, eta, azkenik, jarduera udalerrian helbideratuta dutenek edo hirian denda fisikoa dutenek.

“Garai zail hauetan, helburu bikoitza dugu: ekonomia suspertzea eta herritarrak animatzea, hainbat ekimenen bidez. Gabonetako azokarekin, Covid-19ren krisiak gehien kaltetu dituen sektoreetako biren, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren, esku jarriko ditugu beren produktuak merkaturatzeko bide berriak, eta poza eta baikortasuna helarazten duen Gabonetako giroa lortuko dugu. Donostia sustatzea da helburua, eta bisitariak erakartzea. Hori guztia, kutsatzeak prebenitzeko beharrezkoak diren neurriekin”, azpimarratu du Ramosek.

Azoka honetan gai hauek salduko dira: Gabonetako ohiko produktu gastronomikoak, sasoiko produktuak, gozokiak eta gozogintzako produktuak, gastronomia, aukeraturiko kontserbak, fruitu lehorrak eta orokorrean elikadurako produktuak, opariak, dekorazioko gaiak, lorezaintzakoak, brokanteak, bitxiak, zeramika, moda eta pintura, Gabonetako dekorazioa, jaiotzak eta haien osagarriak, Gabonetako loreak, egurrezko jostailuak, etab.

Etxetxoak eta 'food-truck'-ak irekita egongo dira egunero, azaroaren 28tik hasi eta 2021eko urtarrilaren 6ra arte, salbu abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Horietan, saltokiak itxi ahal izango dira merkatariek nahi badute. Irekitzeko ordutegiak 11etatik 21etarako tartean izango dira. Alokairuko prezioak ordaintzeko, Donostia Sustapena Sozietateak % 50ekoa baino handiagoa den dirulaguntza emango du; ondorioz, aukeraturiko saltzaileek 1.290 eta 2.420 euro bitartean ordaindu beharko dute.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña