Ireki da Donostiako Gabonetako Azokan saltoki bat eskuratzeko epea

Donostia Sustapenak dagoeneko ireki du Gabonetako 40 saltoki eta food truck-etako bat lortzeko eskabideak aurkezteko epea. Saltoki horiek Urumea pasealekuan, Urumea plazan eta Ramon Labayen plazan eta inguruan egongo dira. Bertako komertzioek, edo eskaintza berezia duten kanpokoek, interesa izanez gero, online bete dezakete eskabidea, Gabonetako Azokaren www.donostiagabonetakoazoka.eus web orriaren bitartez. Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 10ean amaituko da.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak aipatu zuenez, “Donostiako Gabonetako Azoka merkatu finkatua da ipar partean, erreferentzia bihurtzen ari da, eta gero eta erakarmen handiagoa du, berrikuntzan eta eskaintzen dituen elementu berezietan oinarrituta. Jaso diren asistentziari eta eragin ekonomikoari buruzko datuek erakusten dute Gabonetako Azokak piztu egiten duela hiriko ekonomia neguan zehar, eta hiritarrak animatzen dituela, Gabon giroko kultura sustatzen baitu. Gabonetako Azokarekin, produktuak merkaturatzeko bide berriak jartzen dizkiegu eskura Covid-19aren krisialdiak gogorren jo dituen bertako merkataritzari eta ostalaritzari, eta alaitasuna eta baikortasuna transmititzen dituen Gabonetako giroa lortzen dugu. Donostia sustatzea, bisitariak erakartzea eta tokiko ekonomia aktibatzea da helburua. Berriro ere, osasun aldetiko segurtasuna une oro bermatzen duen protokolo zorrotz batez”.

 

Gabonetako Azokako salmenta atalak honakoak dira:

  • Elikadura: Gabonetako produktu tipikoak, sasoikoak, gozokiak, gozogintza, gastronomia, kontserba hautatuak, fruitu lehorrak, etab.

  • Eskulangintza: Eskuz egindako produktuak: larrua, egurra, metala, papera, kartoia, kristala, zeramika, eskulanak, grabatuak, koadroak, etab.

  • Gabonetako opariak: Gabonetako haurrentzako artikulu ludikoak (jostailuak, eskulanak, etab.), dekorazioa, brokanta, imitaziozko bitxiak, moda (batez ere Gabonetakoa, hala nola txanoak, eskularruak, etab.), zeramika, urregintza, moda eta pintura, Gabonetako musika-tresna tipikoak.

  • Gabonetako apaingarriak: Jaiotza tradizionalarekin lotutako artikuluak, irudiak eta horien osagarriak, argiak, girlandak, Gabonetako dekorazio eta apaingarriak, Gabonetako loradenda, etab.

 

Saltokiak eta food-truck-ak egunero egongo dira zabalik, 2021eko azaroaren 26tik 2022ko urtarrilaren 6ra arte, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik, horietan itxi ahal izango baitute nahi izanez gero. Ordutegiak 11:00etatik 21:00etara bitarteko tartean egokituko dira. Gainera, oinarrietan ezartzen dira nahitaezko irekitze ordutegiak.

 

Saltokiak alokatzeko prezioak honakoak dira:

A) Epe osorako prezioa (2021/11/26-2022/01/6):

Saltoki txikiak: 1.694 euro (BEZ barne).

Saltoki handiak eta Food-Truck-ak: 2.480,50 euro (BEZ barne).

B) 3 asterako prezioa. Bi epe izango dira. Lehen epea: 2021/11/26tik 2021/12/16ra. Bigarren epea: 2021/12/17tik 2022/01/06ra.

Saltoki txikiak: 895,40 euro (BEZ barne).

Saltoki handiak eta Food-Truck-ak: 1.294,70 euro (BEZ barne).

 

Gabonetako Azokan erakusketari gisa parte hartzeko, eskabidea telematikoki aurkeztu behar da www.donostiagabonetakoazoka.eus webgunean, 2021eko irailaren 10eko 24:00ak arte.

 

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre

Registro de nueva cuenta

¿Ya tienes una cuenta?
Iniciar sesión o Restablecer la contraseña