Urumea Pasealekua eta Ramon Labayen plaza, aurten ere, Donostiako Gabonetako azokaren protagonistak dira. Europako erdialdeko tradizio handiko merkatuetan inspiratuta, gure Gabonetako Azokak Gabonetako postuak izango ditu azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra arte, garai horretako produktu tipikoz apainduta eta beteta.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:30
2024/12/23 | 12:00 | MUSIKA GABONETAN Eresargi Abesbatza (Villabona) Zuzendaria: Juan Mari Iparragirre. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak gonbidatutako abesbatza. Lekua: Kataluña plaza
2024/12/23 | 17:30-18:15 | MUSIKA GABONETAN Kontzertu Akustikoa: Sergio Muñoz. Sergio Muñoz 18 urteko multi-instrumentista donostiarra da, eta bere kantu propioak interpretatu eta ekoizten ditu. Biolin ikaslea da, eta bere kasa ikasia da gitarra, ukelelea, baxua, pianoa eta saxofoia bezalako instumentuen artean. Iaztik, hainbat single kaleratzen joan da. Lekua: Kiosko del Boulevard.
2024/12/23 | 18:30-19:15 | MUSIKA GABONETAN Kontzertu Akustikoa: Nerea Bengoetxea. Nerea Bengoetxea 23 urteko kantautore donostiarra da, eta pop estiloko kantuak eta rock eta pop estiloko bertsio ezagunak uztartzen ditu. Lekua: Kiosko del Boulevard.
2024/12/23 | 19:00 -20:30 | MUSIKA GABONETAN Gabon Band txaranga. Eskarmentu handiko 7 musikari donostiarrek osatutako txaranga da, eta nazioarteko eta Euskal Herriko Gabonetako klasikoak interpretatuko dituzte txaranga baten formatuan. Lekua: Plaza y paseo Urumea y plaza Ramón Labayen.
2024/12/24 | 12:00-12:45 | MUSIKA GABONETAN Namysto ABESBATZA. Ukrainako emakumezkoen abesbatza honek bere herrialdeko gabon-kanta tradizionalak eta Euskal Herriko beste bertsio herrikoi batzuk interpretatuko ditu bertako abesbatza baten laguntzaz. Lekua: Pino Alderdi Eder.
2024/12/26 | 18:00- 19:00 | MUSIKA GABONETAN Kontzertua Atrium Ensemble Harizko bikotea (biolina eta txeloa). Attrium 2013ko uztailan Donostian (Gipuzkoa) sortutako ganbera musika taldea da. Garaiari dagokion izen berria duen musika proiektu berria da, urte askotako eskarmentua duten instrumentista profesionalek osatua, kolore berri bat eta aire freskoa emanez. Horretarako, Gabonetako errepertorioa prestatu dute, kantu klasiko ezagunekin nahastuz. Lekua: C/Loyola Mercado San Martín.
2024/12/26 | 17:30-18:30 | Kontzertu Akustikoa: No Soy Paris. David Grajal, No Soy Paris ezizenez ezaguna, Donostiako multi -instrumentista eta abeslaria da, eta 15 urte zituenetik hainbat taldetan ibili da, bakarka kaleratu arte. Esperientzia horrek inspiratu du pop eta rock sustraietako musikarekiko duen bokazioa benetan islatuko duen proiektu bat egitera, beste garai batera garamatzatenak. Reala Zuzenean Maketa Lehiaketan parte hartu du berriki. Lekua: Kiosko del Boulevard.
2024/12/27 | 20:00 | MUSIKA GABONETAN DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA. MUSIKA GABONETAN DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA. Lekua: Gros.
2024/12/27 | 18:00 | MUSIKA GABONETAN Kontzertu Akustikoa: GUK EUSKARAZ-EUSKAL KANTAK. Nagore Fernández abeslaria (Errenteria) eta Xabier Mendiluze gitarjoleak (Donostia) Guk Euskaraz bikote akustikoa osatzen dute. Betiko euskal abestiak bertsionatzen dituzte, eta baita gaur egungoak ere. Estilo desberdinak nahasten saiatzen dira; pop abestiak egongo diren arren, rock-a ere ez dute alde batera utziko. Errepertorioaren barnean Hertzainak, Mikel Laboa, Itoitz, Latzen, Ken 7, ETS, Zetak, Huntza, Benito Lertxundi,… Eta Bella Ciaoren euskarazko bertsio originala egiten dute. Lekua: Kiosko del Boulevard.
2024/12/27 | 18:00-19:00 | MUSIKA GABONETAN Kontzertu Akustikoa: Nerea Bengoetxea. Nerea Bengoetxea 23 urteko kantautore donostiarra da, eta pop estiloko kantuak eta rock eta pop estiloko bertsio ezagunak uztartzen ditu. Lekua: Pza Cataluña Carpa Lur Kolektiboa.
2024/12/28 | 12:00 | MUSIKA GABONETAN Namysto ABESBATZA. Ukrainako emakumezkoen abesbatza honek bere herrialdeko gabon-kanta tradizionalak eta Euskal Herriko beste bertsio herrikoi batzuk interpretatuko ditu. Lugar: Kiosko del Boulevard.
2024/12/28 | 18:00 | MUSIKA GABONETAN DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA. MUSIKA GABONETAN DONOSTIAKO ORFEOIAREN KONTZERTUA. Lekua: Altza.
2024/12/29 | 17:30-19:00 | MUSIKA GABONETAN Hop ikuskizuna. Swing estiloan interpretatutako Gabonetako abestiez gozatzeko aukera paregabea. Lugar: Kiosko del Boulevard.