Iñigo Llopisek, Fernando Mitxelenak, Pau Etxanizek eta Miren Lazkanok, Maialen Chourrautekin batera, Gabonak piztuko dituzte datorren ostiralean udaletxeko terrazatik, eta Alderdi Eder Baso Argiztatu bihurtuko dute; Mikel Erentxunek emanaldia emango du eta, ondoren, 300 dronen ikuskizuna egongo da badian. Donostiako Gabonetako ...
Azoka osatuko duten Gabonetako etxolak eta food-truckak Frantzia pasealekuan eta Ramon Labayen plazan bilduko dira. Interesa duten saltokiek eta negozioek www.donostiagabonetakoazoka.eus helbidera bidal dezakete eskabidea. Epea uztailaren 22an amaituko da. Aurten ere Gabonetako Azoka funtsezkoa izango da Gabonetako kanpainarako, eta azokako etxoletako bat eskuratzeko aukera dagoeneko zabalik dago. Azken urteotan, Donostian ez ezik, Espainiako iparralde osoan ere sona handiko Gabonetako azoka bihurtu da.
Horrelakoa izan zen Eguberrien inaugurazioa Donostian.
Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako Kanpainan elkartasunerako lekua ere badago: Aspace 50, SMH Aita Mari, Gromada/Ukraina Elkartea, Ukraina Euskadi Elkartea (ROdovid), Unicef, Bizikletaz Adinik Ez (BAE), Mi Dulce Guerrero Elkartea eta Zaporeak horren froga dira. Hiru etxola izango dituzte merkatuan, horietako bi txandaka, beren produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.
Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin egindako akordioari esker, lehen aldiz neurtu ahal izango da Donostiako Udalak Donostia sustapenaren bidez antolatutako Gabonetako kanpainaren karbono aztarna. Marisol Garmendia: “Gure jardueren ingurumen eta klima ondorioei buruz hausnartzeko eta jarduteko une egokia ere badira Gabonak.
Ikertalderen ikerketaren arabera, jasotako bisitetatik 250.000, Donostiako Udalak Donostia Sustapenaren bidez egindako Gabonetako kanpainagatik bakarrik egin ziren. Marisol Garmendia: "Donostia sendotu egin da hirian aberastasuna eta enplegua sortzen dituen Gabonetako erreferente gisa, eta bultzada handia eman die saltoki txikiei eta ostalaritzari ...