Aurkibidea
- Lege-informazioa.
- Helburua eta ezarpen-esparrua.
- Sarbidea eta webgunearen erabilera.
- Datu pertsonalen babesa.
- Jabetza intelektuala eta industriala.
- Garantien eta arduren baztertzea.
- Estekak.
- Kanporatze-eskubidea.
- Orokortasunak.
- Aplika daitekeen legea eta eskumena.
1. Lege-informazioa
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan jasotako informazio-betebeharra betez (hemendik aurrera IGMEZL), jakinarazten da www.fomentosansebastian.eus webgunea DONOSTIAKO SUSTAPENA SA entitatearen jabetzakoa dela.
Honakoak dira www.fomentosansebastian.eus webgunearen titularraren identifikazio- eta kontaktu-datuak:
Titularra: DONOSTIAKO SUSTAPENA SA
Helbidea: San Roque kalea, 120 - Etxe Zuri eraikina 20009 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
IFK: A-20001681
Kontakturako helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 943 48 28 00
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 18. Liburukian, 39. Atzeko Orrian, 431. Orrialdean.
2. Helburua eta ezarpen-esparrua
2.1.- Lege-ohar honen bidez fomentosansebastian.eus domeinuari (hemendik aurrera webgunea) lotutako webguneen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen duten baldintza orokorrak ezartzen dira, eta baita horien edukien erabileratik eratorritako ardurak ere. Modu gehigarrian, webgunearen markoaren baitako zerbitzu edo jarduera jakin batzuen ematea ezar daitezkeen beste baldintza partikular batzuen mendean gera daiteke halaber, dagokion kasuan lege-ohar honetako erabilerarako baldintza orokorrak ordezkatu, osatu edo/eta alda ditzaketenak.
2.2.- Webgune hau DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen zerbitzu bat da, informazioa ematea helburu duena; edozein momentutan, eta aurrez abisurik eman gabe, webgunearen diseinuan, konfigurazioan eta edukietan egoki irizten dituen aldaketak egin ahal izango ditu titularrak.
2.3.- Webgune honetara sarbidea egiteak eta berau erabiltzeak bisitaria erabiltzaile bilakatzen du, eta, ondorioz, modu betean eta inolako erreserbarik gabe onartzen ditu, sarrera edo/eta erabilera horretatik, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk lege-ohar honetan jasotzen dituen baldintza guztiak, webgunera sartzen den momentuan argitaratuta dauden bertsioan. Zentzu horretan, webgunean garatutako zerbitzu eta jardueretara sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona hartuko da erabiltzaile gisa (hemendik aurrera ZU).
2.4.- Webgunearen erabilera zuzena egiteko betebeharra duzu, ezar daitezkeen legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileraren eta lege-ohar honen arabera, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAren eta hirugarrenen aurrean erantzule izango zarelarik betebehar horiek ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte-galerarengatik.
3. Sarbidea eta webgunearen erabilera
3.1.- Webgunera sarbidea librea eta doakoa da, erabiltzaile bakoitzak kontrataturik duen operadoreak emandako telekomunikazioen sarearen konexioari dagozkion kostuak salbu.
3.2.- Webgunearen erabileraren ardura hartzen duzun heinean, edukiak arretaz, modu arduratsuan eta modu legalean erabiltzeko betebeharra daukazu, eta, bereziki, honakoak izan beharko dituzu kontuan:
a) Ezingo dira identitate faltsuak erabili edo beste pertsona batzuen identitateak ordezkatu webgunearen edo bertako zerbitzuen erabileran, hirugarrenen pasahitzen edo identifikatzaileen erabilera barne.
b) Ezingo dira sarean birus informatikoak sartu edo DONOSTIAKO SUSTAPENA SAren edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datuak edo sistema fisiko eta logikoak aldatu, hondatu, eten edo akats edo kalteak sor ditzaketen ekintzak burutu; ezingo zaie, era berean, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboa eginda, beste pertsona batzuei webgunera eta bertako zerbitzuetara sarbidea oztopatu.
c) Ezingo dira DONOSTIAKO SUSTAPENA SAren edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetako kontuak edo beste pertsona batzuen posta elektronikoko kontuak erabili, eta, dagokion kasuan, ezingo da informaziorik atera hortik.
d) Ezingo dira edukiak kopiatu, banatu, erabilgarri jarri edo beste edonolako eran publikoki komunikatu, ezta eduki horiek aldatu ere, eskubide horiek dauzkan titularraren aurretiazko baimen berariazkorik ez badaukazu edo aurreko jarduera horiek legez baimendurik badaude.
e) Ezingo dira webgune honetako edukiak edo/eta aurkezturiko zerbitzuak enpresa-jarduera edo jarduera profesional propio gisa aurkeztu.
f) Ezingo dira jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu, ez eta DONOSTIAKO SUSTAPENA SA edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna ere.
g) Webgune honen bidez lortutako edozein eduki edo/eta informazio ezingo da publizitateko edo promoziorako jardueretarako erabili, eta ezingo da edozein motako iragarki edo komunikaziorik bidali salmentak burutu edo merkataritza-izaera duen beste edozein helburu lortzeko, ez eta informazio hori edozein modutan banatu, jaso eta komertzializatzeko ere.
h) Ezingo dira webgunea bera edo bertatik lortutako eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ohitura egokien edo ordena publikoaren aurka doazen jarduerak egiteko erabili, legez kontrakoak diren helburu edo efektuak dituztenak, debekaturik daudenak edo hirugarrenen eskubide eta interesen kontra doazenak.
3.3.- DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk beretzako gordetzen du edozein momentutan eta aurrez abisurik eman gabe webgunerako sarbidea eteteko eskubidea, eta baita webgunearen bitartez eskaintzen den edozein zerbitzu edo zerbitzu guztiak etetekoa ere, bai arrazoi teknikoengatik, segurtasun-arrazoiengatik, mantentze-lanengatik, hornikuntza elektrikoagatik edo beste edozein kausa dela bide. Zerbitzua eteteak aldi baterako izaera edo behin betikoa izan lezake.
4. Datu pertsonalen babesa
4.1.- DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk bere gain hartzen du webgunean modu konfidentzialean jasotako datu pertsonalak tratatzeko konpromisoa, eta beharrezko neurri tekniko eta antolatzaileak hartuko ditu datuen segurtasun-maila bermatzeko, egun indarrean dagoen datuen babeserako araudiaren arabera. Hala ere, jakitun izan Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.
4.2.- Webgunean borondatez egiten baduzu erregistroa edo bertan erabilgarri dauden online formularioetako edozeinetan datuak sartzen baldin badituzu, bertako zerbitzu edo edukietara sartzeko, datu zehatzak eta egiazkoak emateko konpromisoa hartzen duzu zure gain, eta datu horien edonolako aldaketa DONOSTIAKO SUSTAPENA SAri jakinarazteko konpromisoa ere hartzen duzu. Berariaz kontrakoa adierazten den kasuetan salbu, gure formularioetan eskatzen diren datuak beharrezkoak dira eskabideei bide emateko.
Edozein kasutan, erregistroa egiteko edo datu pertsonalak jasotzeko online dagoen formularioan esteka bat txertatuko da, pribatutasun-politika azalduz. Politika hori aplikatuko zaio emandako datu pertsonalen tratamenduari. Beharrezkoa izango da berariaz onartzea pribatutasun-politika hori, formularioa osatua gera dadin eta bidalketa-prozesua gauza dadin. Pribatutasun-politika horren edukiak aldaketak jasan litzake, gerta daitezkeen legegintzako aldaketetara doitzeko, eta baita dagokion datuen babeserako aginpideak emandako irizpide eta posizioetara doitzeko ere.
4.3.- Eskainitako zerbitzu edo eduki batzuetara sartu ahal izateko, aurretiaz webgunean erregistratu beharko duzu, dagokion formularioaren bitartez. Erregistro-prozesuan zehar pasahitz bat hautatu beharko duzu; zure ardura izango da pasahitz hori egoki erabili eta bere konfidentzialtasuna bermatzea. Ondorioz, hautatutako edozein pasahitzen babesa eta konfidentzialtasuna zeure ardura da, eta konpromisoa hartzen duzu erabilera hori beste inori ez emateko, bai aldi baterako edo bai behin betiko, ezta inori sarbiderik emateko ere. Zure ardura izango da hirugarren ez-legitimo batek zerbitzuez egiten duen legez kontrako erabilera, hirugarren horrek sarbidea zure pasahitzaren erabilera ez arretatsuaren ondorioz edo pasahitza galtzearen ondorioz lortu badu.
4.4.- Beste pertsona fisiko batzuen datu pertsonalak emanez gero, eta datu horiei dagokienean, indarrean dagoen datuen babesari buruzko arauditik eratorritako betebehar guztiak bete beharko dituzu, eta, bereziki, datu pertsonal horien titularraren baimena lortu beharko duzu, eta hortaz informatu.
4.5.- 13 urtetik beherakoek ezingo dituzte beren datu pertsonalak sartu webgunean; aitaren, amaren edo tutoreen aurretiazko baimena beharko dute horretarako. Edozein kasutan, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk ez du inongo ardurarik hartuko bere gain aurrez aipaturikoa ez bada betetzen.
5. Jabetza intelektuala eta industriala
5.1.- DONOSTIAKO SUSTAPENA SA webgune honen titularra da edo bertako jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien gaineko lizentzia lortu du, eta baita bertan erabilgarri dauden edukien jabetza intelektual, industrial eta irudi-eskubideen gaineko lizentzia ere, izan testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, softwarea, diseinuak, markak, izen komertzialak, logotipoak, ikonoak, domeinu-izenak eta gainontzeko ikus-entzunezko edukiak, horien diseinu grafikoarekin eta kode iturriekin batera, eta baita, oro har, industria- edo merkataritza-erabilera izan dezakeen edozein zeinu ere. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
5.2.- Edozein kasutan ere ez da ulertuko webgunean erabiltzaile batek egin dezakeen sarbideak edo nabigazioak DONOSTIAKO SUSTAPENA SAren aldetik eskubide horiek modu partzialean edo modu osoan laga izan dituenik, eta ezta erabiltzaileari, helburu komertzialekin, eduki horien gaineko inolako erabilera-, itzulpen-, egokitze-, aldaketa-, ustiatze-, kopiatze- edo banatze-eskubiderik edo komunikazio publikorako eskubiderik eman dionik ere, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk edo eskubideen titularrak aurretiaz eta berariaz hala baimendu ez badu. Aurrekoa ez betetzeak bidea emango die DONOSTIAKO SUSTAPENA SAri edo dagokien eskubideen titularrei egoki iritzitako akzio legalak ezartzeko.
5.3.- Edukien banaketa, aldaketa, lagapena edo komunikazio publikoa debekatuta dago, eta baita ustiatze-eskubidearen titularrak berariaz baimendu ez duen beste inolako ekintza ere.
6. Garantien eta arduren baztertzea
6.1.- Webgune honetako edukien helburua informazioa ematea da, ez delarik modu betean bermatzen eduki guztietarako sarbidea, ez eta eduki horien zehaztasuna, zuzentasuna, jadanekotasuna edo gaurkotasuna, ez berariazko helburu baterako izan dezaketen egokitasuna edo erabilgarritasuna ere. DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk, zuzenbide-ordenamenduak baimentzen dueneraino, ez du inolako ardurarik hartzen honakoetatik erator daitezkeen edozein izaerako kalte-galeren aurrean: edukietan egon daitezkeen akats edo omisioak, webgunearen erabilgarritasun-eza edo edukietan egon daitezkeen birus edo programa gaizto edo kaltegarrien transmisioa. Hala ere, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk beharrezko neurri guztiak hartu izana deklaratzen du, bere aukerak eta teknologia kontuan hartuta, webgunearen funtzionamendua bermatu eta erabiltzaileei birus eta gainontzeko osagarri kaltegarrien existentzia eta transmisioa saihesteko.
6.2.- DONOSTIAKO SUSTAPENA SA ez da erantzule egiten erabiltzaileek webguneko zerbitzuez edo edukiez egin dezaketen erabilerari dagokionean, ez eta bertako beste edozein materialen erabilerari dagokionean ere, jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak edo DONOSTIAKO SUSTAPENA SAren edo hirugarrenen titulartasunekoak diren beste eskubideak hausten badira.
6.3.- Zu zeu izango zara webgune honetan egiten dituzun ekarpen eta komentarioen arduradun bakarra, eta, ondorioz, webgune honen erabilera, eta bai bertako zerbitzu eta edukiena, zeure arrisku eta ardura propiopean egiten dela onartzen duzularik.
7. Estekak
7.1.- Webgunean Interneteko beste toki batzuetarako estekak edo hiperestekak txertatzen baldin badira, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk ez du inongo eraginik izango webgune horiengan eta bertako edukiengan. DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk ez du, edozein kasutan, bere gain hartuko estekan jarrita bereak ez diren webguneetako edukien ardurarik, eta ez du hiperesteka horietako edo Interneteko beste webgune batzuetako eduki horien erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, legaltasuna edo baliozkotasuna bermatuko. Zentzu horretan, estekaturiko hirugarrenen webgune horien bitartez garatzen den jardueren legez kontrakotasunari buruzko zinezko ezagutzarik izanez gero, berehala jakinarazi beharko zaio DONOSTIAKO SUSTAPENA SAri, webgune horietarako sarbiderako esteka desgaitzeko neurriak har ditzan.
7.2.- Era berean, DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk Interneteko beste webgune batzuetara jar dezakeen edozein motako esteka sartzeak ez du esan nahi inolako harreman, asoziazio, elkarlan edo dependentziarik dagoenik DONOSTIAKO SUSTAPENA SA eta webgun horren titularraren artean.
8. Kanporatze-eskubidea
DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk bere gain hartzen du webgune honetara edo/eta bertan emandako eduki edo zerbitzuetara sarbideari ezezkoa eman edo sarbidea kentzeko eskubidea, aurrez abisurik eman beharrik gabe, berak erabakita edo hirugarrenek eskatuta, erabilerarako baldintza orokor hauek edo ezar daitezkeen baldintza partikularrak betetzen ez badira.
9. Orokortasunak
9.1.- Erabilerarako baldintza orokor hauetan ezarritakoaren eta berariazko zerbitzu bakoitzaren baldintza partikularretan ezarritakoaren artean desakordiorik balego, azken horietan ezarritakoa gailenduko da.
9.2.- Lege-ohar honetako edozein xedapen edo eduki baliogabetzat edo ezin ezarrizkotzat joko balitz, bere osotasunean edo parte batean, eskumena duen epaitegi edo auzitegi batek ebazpen sendoz hala erabakita, baliogabetasun edo aplikatzeko ezintasun horrek ez lieke erabilera-baldintzetako gainontzeko xedapenei eragingo, beren baliagarritasuna mantenduko dutelarik efektu guztietarako.
9.3.- Erabilerarako baldintza hauetan jasotako edozein eskubide edo xedapen ez bete edo exekutatzeak ez du esan nahi DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk horiei uko egiten dienik, idatziz eta berariaz hala adierazten ez badu.
9.4.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. podrá modificar en todo o en parte y en cualquier momento las condiciones aquí determinadas, y dichas modificaciones tendrán vigencia desde el mismo momento de su publicación en este Sitio Web. Por lo expuesto, se recomienda que usted visite periódicamente este Aviso legal.
10. Aplika daitekeen legea eta eskumena
DONOSTIAKO SUSTAPENA SAk, webgune honen titular gisa, erabiltzailearekin ezarritako harremana, lege aplikagarrien arabera eta eskumena duen jurisdikzioari dagokion indarreko araudian ezarritakoaren arabera arautuko da. Hala ere, araudiak bi parteak eskumen baten menpe gelditzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, DONOSTIAKO SUSTAPENA SA eta erabiltzaileak, berariaz uko egingo diote izan dezaketen beste edonolako eskumenei, Donostiako (Gipuzkoa) hiriko auzitegi eta epaitegien mende geldituko direlarik.