Gure hiria argiz eta kaleak emozioz eta itxaropenez beteko dituen jai giroaz jantziko da. Europa erdialdeko kutsua duen Gabonetako merkatuak, hango produktu eta artisautza-postuek, noria handiak eta atrakzioek berriz elkartzera, presarik gabe paseatzera eta barneko poza pizten diguten uneak partekatzera bultzatuko gaituzte.
Txoko guztiak magiaz bustiko dituen ibilaldi horretan, aukera izango dugu gure gastronomia dastatzeko, tokiko artisautza deskubritzeko eta giro berezi batean murgiltzeko, jaiotzear dauden oroitzapenez eta emozioz betetako Gabonetako postal bihurtuko baita Donostia.
Murgildu magiaz eta entretenimenduz betetako espazio batean. Atrakzio bakoitzak familiarekin eta adiskideekin gozatzera gonbidatuko zaitu. Noria enblematikoa, emozioz beteriko proposamenak... Irribarre eragiteko, une bereziak partekatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko pentsatutako txokoak aurkituko dituzu.