Gabonetako kanpaina 2024ko azaroaren 29tik 2025eko urtarrilaren 06ra

DONOSTIAKO GABONETAKO AZOKAKO ARGAZKIAK

Ezagutu GABONETAKO magia eta ikuskizuna SAN SEBASTIAN DONOSTIA

Urteko garairik kutunena Donostiara joateko aitzakia ezin hobea da: Gabonetako Azoka eskaintzen duen hiri eder bat, Erdialdeko Europakoak inspirazio-iturritzat hartuta. Eraikinen edertasuna eta inguru naturala ez ezik, Gabonetako giroa ere paregabea da: argiak, atrakzio zoragarriak, Kontxako badiaren gainean bista ikusgarriak eskaintzen duen noria handi-handia eta Gabonetako Azoka. Donostia berdingabea da Gabonak bizitzeko.

Urumea pasealekua Gabonetako Azokaren agertoki bikaina da: Frantzia pasealekuko eraikin handikiak, Gabonetako argien isla ibaiaren uretan eta tentu handiz aukeratutako Gabonetako postuak, apain-apain eginda eta garaiko produktuz beteak. Eta atzean, Donostiako zubien arkitektura monumentala. Gabonetako Azokaren zirkuitua Santa Katalina plazaraino heltzen da. Ibilbide liluragarri horretan zehar, Maria Cristina hoteleko egundoko argiak ikusten dira, baita Besarkada eskultura ere, pandemian zehar elkarri eman ezin izan dizkiogun besarkadak adierazten dituena.

ARGI BEREZIAK ETA ATRAKZIO BERRIAK

Donostian, inoizko Gabonik onenak bizitzea nahi dugu: beraz, Urumea pasealekuko eta Ramon Labayen plazako etxolen zirkuitu xarmagarriak miatzera gonbidatzen zaitugu. Horregatik, baita ere, antolatu ditugun jardueren agenda begiratzera animatzen zaitugu, eta ez galdu Gabonetako atrakzioak eta ikuskizunak. Aurten ere Alderdi Ederreko noria handia izango dugu: igo zaitez eta gozatu bista ikusgarriez badia gainean!
  • ERAKUSTOKIAK

    Saltoki eta etxola ugari.
    Hiriko hainbat tokitan kokatutak, elikagaiak, artisautza,
    opariak edo Gabonetako apaingarriak aurkitu dezakegu..

    GABONETAKO AZOKA

  • ERAKUSTOKIAK

    Saltoki eta etxola ugari.
    Hiriko hainbat tokitan kokatutak, elikagaiak, artisautza,
    opariak edo Gabonetako apaingarriak aurkitu dezakegu..

    GABONETAKO AZOKA

  • ERAKUSTOKIAK

    Saltoki eta etxola ugari.
    Hiriko hainbat tokitan kokatutak, elikagaiak, artisautza,
    opariak edo Gabonetako apaingarriak aurkitu dezakegu..

    GABONETAKO AZOKA